GURE
HERRIA eta EUSKAL HERRIA
Testuinguraketa:
Gu
Eukal Herrian bizi gara. Gure herriaren gaineko informazioa bilatzeko
bide ezberdinak hartu ditzakegu: Liburuak, telebisako dokumentalak,
wikipedia...oraingoan berriz, Google Earth aplikazioa erabiliko dugu.
Hau da, teknologia berriek eskaintzen diguten abantailaz gozatuko
dugu.
Google
Earth-en eskutik edozein herriaren eta bere inguruaren informazio
asko jaso dezakegu. Unitate honetan, Euskal Herria osatzen duten
zazpi probintziak eta bere hiriburuak izendatzen eta kokatzen
ikasteaz aparte, ikasleek euren herriko txoko ezberdinak deskubrituko
dituzte. Herriak kaleak, parkeak, auzoak, eskolek, liburutegi edo eta
zerbitzu ezberdinak eskeintzen dituzten dendek osatzen dituztela.
Plana
gauzatzen doazen neurrian, informazioa bildu, hautatu eta laburtu
egingo dute. Informazioa gordetzen eta antolatzen joango dira,
bukaeran lanaren aurkezpen bat egiteko gainontzeko kideen aurrean.
Helburu
didaktikoak:
Euskal
Herriko osaera geografikoaren ezaguera.
Euskal
Herriko probintzien eta euren hiriburuen izendapena eta kokapena.
Euskal
Herriko mugarrien identifikazioa.
Aplikazio
ezberdinak jaisteko gaitasuna.
Lankidetza,
lan taldean aritzea.
Oinarrizko
konpetentziak:
Interneteko
zerbitzuak (weba, postaelektronikoa, foroa, txata, mezularitza eta
beste hainbat) trebetasunez erabiltzea, informazioa bilatzeko,
kideekin ikastetxean eta handik kanpokomunikatzeko eta
esperientziak partekatzeko.
Helburu
hauetara bideratutako IKTak identifikatu eta ebaluatzea:
Diziplinako
edukiak ulertu eta garatzea (egintzak, ideiak ,teoriak, kontzeptuak)
eta haien artean hierarkiak eta loturak ezartzea,
askotariko
komunikazio moduak erabiltzea, diziplinari dagozkion genero eta
ikur-sistemak baliatuz, betiere hartzaileak eta testuingurua
kontuan izanik.
ezagupena
balidatzeko diziplinari dagozkion metodo, prozedura eta moduak
erabiltzea.
diziplinan
ezagupena eratzea gidatzen duten asmo eta interesei buruz sakontzea
*Mundu
errealeko gaiak arakatzea eta/edo benetako arazoei irtenbidea ematea
ahalbidetzenduten IKT baliabideak erabiltzea.
2Dko
edo 3Dko irudikapenen bitartez abstraktua konkretu bihurtzea
ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea
IKTak
multimedia material didaktikoak diseinatzeko erabiltzea, besteak
beste elkarrekintzazko atlasak, erakustaldiak, animazioak,
simulazioak eta ariketak diseinatzeko.
Informazioa,
eta batez ere web-informazioa, bilatu eta aztertzeko
estrategiak modelatu eta sustatzen dituzten
ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.
Edukiak:
Probintziak,
hiriburuak eta herrialdeak zerrendatu eta bereiztu .
Mugak
eta lurmuturrak ezagutu eta kokatu.
Google
Earthen erabilera.
Norberaren
herria hobeto ezagutu.
Euskal
Herriari buruzko ezagutzak zabaldu.
Teknologiaren
erabilpena (argazki kamara, ordenagailua..).
Konparazioak,
estimazioak, optimizazioak…, ikasleen mailari egokitutakoak.
Orientazio
metodologikoak
Jarduera
sekuentzia:
1.
Saioa: Aurreideiak komentatu eta Google Earth deskargatu.
2.
Saioa: Google Earth aplikazioaren erabilera azaldu eta begiratu.
3.
Saioa: Euskal Herriaren kokapena bilatu, mugak zehaztu eta
lurmuturrak kokatu.
4.
Saioa: Euskal Herriko probintziak eta hiriburuak aurkitu eta
identifikatu. Ondoren, bakoitzak eskola kokatzen den herriari
buruz Google Earthen zer ateratzen den behatu (argazkiak, bideoak,
eraikinak…) eta guztien artean komentatu zer falta den.
5.
Saioa: Bakoitzak bere kamara hartuta herrian bertan argazkiak
atera, bideoak grabatu eta informazioa bildu.
6.
Saioa: Ateratako argazki eta bideoak Google Earthera igo.
7.
Saioa: Aurkezpen baten bidez ikasitakoa azaldu, egindakoa erakutsi
eta iritzia eman.
Baliabideak
Google
Earth
Ordenagailua
Argazki
kamara
Arbela
digitala
Kanoia
Jarduera
sekuentzia eta azalpena
1.
Saioa:
Hasieran, gaiarekiko kopapena egingo da, horretarako, ikasleen
aurreiritziak eta irakasleak emandako informazioaren arteko
kontrastea egingo da.
Galdera
ezberdinak planteatuko dira:
Nola
du izena zure herriak?
Zer
aurkitu dezakezu herri batean?
Non
dago zure herria, munduan? Europan? Euskal Herrian?
Zer
dakizu Eukal Herriari buruz? zein hizkutzatan hitz egiten da?zein
txanpon erabiltzen da erosketak egiteko?
Ba
al dakizue Euskal Herria nola osatzen den?
Ondoren
gela antolatuko da ikasleak hirunaka jarriz. Gero, talde bakoitzari
ordenagailu bat emango zaio internetera sartzeko eta Google Earth-en
aplikazioa jaisteko. Google Earth jaisteko, google-eko bilatzailean
“descargar Google Earth” idatzi eta lehenengo orrian sartu behar
dira. Web orrian daudela “aceptar y descargar” eman eta bakarrik
jaitsiko da. Gero, pantailaren beheko aldean azalduko da aplikazioa.
Aplikazioan sartu, “ejecutar” eman eta listo.
2.
Saioa:
hasteko, talde bakoitzak bere ordenagailua piztu eta Google Earth
aplikazioan sartuko dira. Google Earth munduko edozein leku ikusteko
balio duela azalduko da. Bertan, irudiak, mapak, erliebeak eta
eraikinak ikusteko aukera dago. Gainera, mugak hori koloreko marra
batekin zehaztuta daude eta itsas azpira zein espaziora joan
gaitezke. Ezkerreko aldean bilatzailea dagoela azaldu eta zenbait
lekuen izenak bilatzeko eskatuko zaie, ikasleek aplikazio honen
erabilera ikusteko.
3.
Saioa:
taldeka ordenagailuak hartu eta Google Earth aplikazioan sartuko
dira. Bilatzailean Euskal Herria bilatzeko eskatuko zaie. Azaltzen
denean, ikusiko dute nola kolore ezberdinez mugak kokatuta dauden.
Itsasertzean daudela, lurmuturrak ikusteko eskatuko zaie.
Hiruko
taldetan jarrita ordenagailua piztuko dugu eta Google Earth
aplikazioan sartuko gara.
Orri
zuri bat emango diogu talde bakoitzari eta egin behar dutena
azalduko diegu.
Lehenengo,
Euskal Herria munduan non kokatzen den ikusiko dugu guztiok batera,
eta behin bertara gerturatuta probintzien eta hiriburuen izenak
identifikatuko dituzte talde txikitan.
Aurkitzen
joan hala orri zurian idazten joango dira, ondoren irakasleari
emateko eta ebaluatu ahal izateko, 15 minutu inguru pasa direnean
jasoko dira orri guztiak.
Ondoren,
eskola kokatzen den herriari buruzko informazioa jasotzeko Google
Earth-ekin ahal den neurrian herri horretara gerturatuko gara eta
bertan aurki ditzakegun argazkiak, bideoak, informazioa.. begiratuko
ditugu.
Herrian
bertan dauden gauza garrantzitsu guztiak ez direnez agertuko, talde
txikitan faltan bota dituzten argazkiak, bideoak, informazioak..
zeintzuk izan diren hitz egingo dute, ondoren, guztiokin
konpartitzeko. Talde bakoitzak herriko eraikin, lorategi, plaza edo
kale garrantzitsu edo esanguratsu bat aukeratuko du.
Irakasleak
aukeratutako eraikin, lorategi, plaza edo kaleak bisitatzeko egokiak
eta ezagunak direla ziurtatuko du eta hurrengo saioan bakoitzak
argazki kamara ekarri beharko dutela adieraziko die bertara
argazkiak ateratzera joateko (guztiek ez badute binaka edo hirunaka
ere egin dezakete lana)
5.
Saioa:
Kalera
atera aurretik arau minimoak azalduko dizkiegu, jendea
errespetatzea, semaforoak errespetatzea..
Lana
egiteko 30-45 minutuko tartea hartuko dugula adierazi, denbora hori
pasatzerako guztiek gelan egon behar dute berriz ere.
Argazki
kamerak hartuko ditugu eta eskolatik guztiok batera aterako gara.
Ondoren,
bakoitza bere tokira joango da eta argazkiak aterako ditugu
(bakarrik utzi beharrean guztiak batera joan daitezke eta toki
bakoitzean tokatzen den ikasleek bakarrik atera argazkiak).
Irakasleak
ezarrita denbora pasatakoan eskolara bueltatu beharko dute.
Geratzen
den denboran argazkiak ordenagailura deskargatuko dituzte eta
interneten horri buruzko informazioa jasoko dute, 3-4 lerro nahikoa.
6.
Saioa:
Ordenagailuak
piztuko ditugu eta bakoitzak ateratako argazkiak irakasleari
erakutsiko dizkie.
Ateratako
argazkietatik pare bat aukeratuko ditugu gure lana burutzeko.
Internetetik
jasotako informazioa txukundu eta antolatu egingo dugu.
Irakasleak
informazioa zuzena dela frogatu.
Frogatu
ondoren, Google Earth-era sartu eta bertan argazkiak eta informazioa
zintzilikatu. Garrantzitsua da plaza, lorategia, kalea edo eraikina
kokatzen den leku berberean kokatzea gure lana.
Lana
zintzilikatu ondoren irakasleari erakutsi nola geratu den eta nola
aurkeztuko duten pentsatzen hasi.
7.
Saioa:
Ebaluazio
irizpideak
Arlorekiko
Euskal
Herriko geografiaren probintzia, hiriburu eta herrialde
garrantzitsuenak identifikatzea eta kokatzea, haien arteko
erlazioaz eta desberdintasunen eta zenbait ezaugarrien arteko
harremanaz jabetzea.
Ea
badakien probintziak zeintzuk diren. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba,
Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa- Beherea eta Zuberoa.
Ea
badakien probintzia bakoitzaren hiriburua zein den. Donostia,
Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Baiona, Donibane-Garazi eta
Maule-Lextarre.
Ea
Herrialde garrantzitsuenak ezagutzen dituen. Tolosaldea, Alaya,
Lea-Artibai otabar.
Ea
erlazioaz eta desberdintasunaz ohartzen den.
Euskal
Herriko mugak eta lurmuturrak ezagutzea eta bereiztea, hauek mapan
okupatzen duten tokia ezagutuz.
Ea
badakien Euskal Herriko mugak zeintzuk diren, hauek mapan
kokatuz.
Ea
Euskal Herriko lurmuturrak ezagutzen eta bereizten dituen.
Norberaren
Herrialdeari buruzko ezaugarriaz jabetzea, honi buruzko ezagutzak
handituz.
Ea
badakien bere herrialdea non kokatzen den Euskal Herrian.
Ea
Bere herrialdeari buruzko argazkiak, bideoak eta informazioa
bildu duen.
Taldean
zein banaka aritzea lanean. Lana egiterako orduan ondo konpontzea,
besteen iritziak errespetatuz, gauzak adostuz eta bere lanaren
ardura hartuz.
Ea
besteen iritziak errespetatu dituen.
Ea
gauzak bakarrik egiteko gaitasuna duen.
Ea
bere lanaren ardura hartu duen.
Landutako
gaiari buruzko lan bat aurkeztea euskarri digitalean; klasean
landutako informazioa jasotzea eta planteatutako ariketari buruzko
iritzia ematea.
Ea
aurkezpenean Google-Earthen erabilpena egokia den.
Ea
klasean landutako terminoak menperatzen dituen.
Ea
lanari buruzko iritzia ondo azaltzen duen, honi buruzko alde
positiboak eta negatiboak adieraziz.
IKT-ekiko
Google-Earthen
erabilerarako beharrezkoak diren ezagutzak ikasi, aplikazioaren
oinarrizko baliabideak menperatuz.
Ea
badakien Google-Earth deskargatzen.
Ea
ikasi duen Euskal Herria Google-Earthen nola bilatzen den.
Ea
badakien Euskal Herriaren probintziak eta euren hiriburuak
Google-Earthekin ikusi.
Ea
argazkiak eta bideoak nola ikusten eta txertatzen diren ikasi
duen.
Teknologiaren
erabilpena ikasi: argazki kamara, bideo kamara eta ordenagailuaren
funtzionamenduaz eta erabilgarritasunaz jabetuz.
Argazki
kamara, bideo kamara eta ordenagailuaren funtzionamendua ikasi
eta menperatzen du.
Teknologiaren
erabilgarritasunaz ohartu da.