Helbideak: Prentsa, irratia, telebista eta txikiweba
Helburuak: Eskolan egiten diren lanei irteera ematea eta teknologia berrien munduan
murgiltzea.
Ezaugarriak: Egunero irekita daude eta ikasle guztiek parte hartzen dute.
PRENTSA:
ABE ( Amara Berri Egunkaria)
Egunero argitaratzen da
Kazetariak 3.zikloko 4 ikasle.
Egunero kaleratzen da
IRRATIA:
Auzoan emititzen da. FM 107.2
Web-an ere entzun daiteke
Teknikariak 2.zikloko 2 ikasle
Zuzenean entzuten da
TELEBISTA:
4 ikasle daude
2 ikasle grabatzen eta editatzen
TXIKIWEBA:
4 ikasle egiten dute, baina binaka.
6. mailako batek 5. mailako batekin jartzen da. Bakarrik ikasten dute.
* QUICKTIME BIDEOAK IKUSTEKO ETA IRRATIA ENTZUTEKO (MAC EZ BADAUKAZU)
EKINTZA IKASTOLA
- Ekintza ikastola pixkanaka aldaketak egitea dute helburu, teknologiaren erabilpena bultzatuz.
- Pertsona guztiak ezberdinak izanik, arkatzak golpean kentzea gehiegizkoa dela uste dute eta aldaketa hori pixkanaka egin beharra dagoela guztien onurarako. Batzuk oraintxe hasi dira korreoa erabiltzen ikasten beste batzuk aurrerago doazen bitartean.
- Erakusten dena berdina dela esaten dute, erakusteko metodologia aldatuta ere gauza bera erakutsi daitekeela, hain zuzen ere.
- Hala ere, lehenengo metodologia berritu eta gero teknologia sartu behar den edo lehenengo teknologia sartu eta gero metodologia berritu behar den ez dago seguru, eta beraiek ere dudak dituzte.
- Beraien buruarekiko azterketa kritikoa eginez, irakasle guztiek aldatu behar dute metodologia ez batzuk bakarrik. Horretaz gain, ikasgai guztiek egon behar dute metodologia horretara moldatuta ez batzuk bakarrik. Adibidez, natur zientzietan powerpointa sartzea.
- Teknologiak erabiltzeko ohitura falta dago, gainera, ordenagailuak egoteak ez du esan nahi teknologia barneratuta dagoenik. Erabili egin behar da teknologia hori umeek beraien kasa ikasi dezaten.
- Irakasleak ikaslearen papera ere har dezake, gauza besteengandik ikastea baita.
- Irakasleak normalean ez dira fidatzen ikasleez. Mugikorra ateratakoan zerbait txarra egiten ari direla uste dugu eta ez, adibidez, hiztegi birtual batean begiratzen.Honek kontraesana ekartzen du, teknologia erabili behar baita baina ikasgelan ez dute uzten.
- Teknologia ondo erabiltzen ikasi behar dugu. Irakasle askori teknologiarekin ibiltzen erakutsi behar zaie, minimoa behintzat (word, powerpoint..). Gainera, plataformak kudeatzen ere jakin behar dugu, notak jartzeko, adibidez (dropbox, drive..)
- Softwarea, ikasteko edo modu didaktikoan euskaraz badago, baina, didaktikoa denetik kanpora oso gutxi (nahiz eta orain sare sozial askotan euskaraz ibili daitekeen.
- Teknologiarik egon ez den eskola batean teknologia sartzea oso zaila da, nahiz eta eusko jaurlaritzak 5. eta 6. mailakoentzat portatilak eskaintzen dituzten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina