2015/01/21

Amara Berri eta Ekintza ikastoletako azalpenak

AMARA BERRI

Helbideak: Prentsa, irratia, telebista eta txikiweba

Helburuak: Eskolan egiten diren lanei irteera ematea eta teknologia berrien munduan
murgiltzea.

Ezaugarriak: Egunero irekita daude eta ikasle guztiek parte hartzen dute.

PRENTSA: 

ABE ( Amara Berri Egunkaria)
Egunero argitaratzen da
Kazetariak 3.zikloko 4 ikasle.
Egunero kaleratzen da

IRRATIA:

Auzoan emititzen da. FM 107.2
Web-an ere entzun daiteke
Teknikariak 2.zikloko 2 ikasle
Zuzenean entzuten da

TELEBISTA: 

4 ikasle daude
2 ikasle grabatzen eta editatzen

TXIKIWEBA:

4 ikasle egiten dute, baina binaka.
6. mailako batek 5. mailako batekin jartzen da. Bakarrik ikasten dute.

* QUICKTIME BIDEOAK IKUSTEKO ETA IRRATIA ENTZUTEKO (MAC EZ BADAUKAZU)



EKINTZA IKASTOLA
  • Ekintza ikastola pixkanaka aldaketak egitea dute helburu, teknologiaren erabilpena bultzatuz.
  • Pertsona guztiak ezberdinak izanik, arkatzak golpean kentzea gehiegizkoa dela uste dute eta aldaketa hori pixkanaka egin beharra dagoela guztien onurarako. Batzuk oraintxe hasi dira korreoa erabiltzen ikasten beste batzuk aurrerago doazen bitartean.
  •  Erakusten dena berdina dela esaten dute, erakusteko metodologia aldatuta ere gauza bera erakutsi daitekeela, hain zuzen ere.
  • Hala ere, lehenengo metodologia berritu eta gero teknologia sartu behar den edo lehenengo teknologia sartu eta gero metodologia berritu behar den ez dago seguru, eta beraiek ere dudak dituzte.
  •  Beraien buruarekiko azterketa kritikoa eginez, irakasle guztiek aldatu behar dute metodologia ez batzuk bakarrik. Horretaz gain, ikasgai guztiek egon behar dute metodologia horretara moldatuta ez batzuk bakarrik. Adibidez, natur zientzietan powerpointa sartzea.
  • Teknologiak erabiltzeko ohitura falta dago, gainera, ordenagailuak egoteak ez du esan nahi teknologia barneratuta dagoenik. Erabili egin behar da teknologia hori umeek beraien kasa ikasi dezaten.
  • Irakasleak ikaslearen papera ere har dezake, gauza besteengandik ikastea baita.
  •  Irakasleak normalean ez dira fidatzen ikasleez. Mugikorra ateratakoan zerbait txarra egiten ari direla uste dugu eta ez, adibidez, hiztegi birtual batean begiratzen.Honek kontraesana ekartzen du, teknologia erabili behar baita baina ikasgelan ez dute uzten.
  • Teknologia ondo erabiltzen ikasi behar dugu. Irakasle askori teknologiarekin ibiltzen erakutsi behar zaie, minimoa behintzat (word, powerpoint..). Gainera, plataformak kudeatzen ere jakin behar dugu, notak jartzeko, adibidez (dropbox, drive..)
  •  Softwarea, ikasteko edo modu didaktikoan euskaraz badago, baina, didaktikoa denetik kanpora oso gutxi (nahiz eta orain sare sozial askotan euskaraz ibili daitekeen.
  • Teknologiarik egon ez den eskola batean teknologia sartzea oso zaila da, nahiz eta eusko jaurlaritzak 5. eta 6. mailakoentzat portatilak eskaintzen dituzten.

Praktika Ona

GURE HERRIA eta EUSKAL HERRIA








Testuinguraketa:

Gu Eukal Herrian bizi gara. Gure herriaren gaineko informazioa bilatzeko bide ezberdinak hartu ditzakegu: Liburuak, telebisako dokumentalak, wikipedia...oraingoan berriz, Google Earth aplikazioa erabiliko dugu. Hau da, teknologia berriek eskaintzen diguten abantailaz gozatuko dugu.
Google Earth-en eskutik edozein herriaren eta bere inguruaren informazio asko jaso dezakegu. Unitate honetan, Euskal Herria osatzen duten zazpi probintziak eta bere hiriburuak izendatzen eta kokatzen ikasteaz aparte, ikasleek euren herriko txoko ezberdinak deskubrituko dituzte. Herriak kaleak, parkeak, auzoak, eskolek, liburutegi edo eta zerbitzu ezberdinak eskeintzen dituzten dendek osatzen dituztela.
Plana gauzatzen doazen neurrian, informazioa bildu, hautatu eta laburtu egingo dute. Informazioa gordetzen eta antolatzen joango dira, bukaeran lanaren aurkezpen bat egiteko gainontzeko kideen aurrean.

Helburu didaktikoak:
  • Euskal Herriko osaera geografikoaren ezaguera.
  • Euskal Herriko probintzien eta euren hiriburuen izendapena eta kokapena.
  • Euskal Herriko mugarrien identifikazioa.
  • Aplikazio ezberdinak jaisteko gaitasuna.
  • Lankidetza, lan taldean aritzea.
Oinarrizko konpetentziak:
  • Interneteko zerbitzuak (weba, postaelektronikoa, foroa, txata, mezularitza eta beste hainbat) trebetasunez erabiltzea, informazioa bilatzeko, kideekin ikastetxean eta handik kanpokomunikatzeko eta esperientziak partekatzeko.
  • Helburu hauetara bideratutako IKTak identifikatu eta ebaluatzea:
􀁸 Diziplinako edukiak ulertu eta garatzea (egintzak, ideiak ,teoriak, kontzeptuak) eta haien artean hierarkiak eta loturak ezartzea,
􀁸 askotariko komunikazio moduak erabiltzea, diziplinari dagozkion genero eta ikur-­sistemak baliatuz, betiere hartzaileak eta testuingurua kontuan izanik.
􀁸 ezagupena balidatzeko diziplinari dagozkion metodo, prozedura eta moduak erabiltzea.
􀁸 diziplinan ezagupena eratzea gidatzen duten asmo eta interesei buruz sakontzea
*Mundu errealeko gaiak arakatzea eta/edo benetako arazoei irtenbidea ematea ahalbidetzenduten IKT baliabideak erabiltzea.
  • 2Dko edo 3Dko irudikapenen bitartez abstraktua konkretu bihurtzea ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea
  • IKTak multimedia material didaktikoak diseinatzeko erabiltzea, besteak beste elkarrekintzazko atlasak, erakustaldiak, animazioak, simulazioak eta ariketak diseinatzeko.
  • Informazioa, eta batez ere web-­informazioa, bilatu eta aztertzeko estrategiak modelatu eta sustatzen dituzten ikaskuntza-­esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

Edukiak:
  • Probintziak, hiriburuak eta herrialdeak zerrendatu eta bereiztu .
  • Mugak eta lurmuturrak ezagutu eta kokatu.
  • Google Earthen erabilera.
  • Norberaren herria hobeto ezagutu.
  • Euskal Herriari buruzko ezagutzak zabaldu.
  • Teknologiaren erabilpena (argazki kamara, ordenagailua..).
  • Konparazioak, estimazioak, optimizazioak…, ikasleen mailari egokitutakoak.

Orientazio metodologikoak
  • Jarduera sekuentzia:
    • 1. Saioa: Aurreideiak komentatu eta Google Earth deskargatu.
    • 2. Saioa: Google Earth aplikazioaren erabilera azaldu eta begiratu.
    • 3. Saioa: Euskal Herriaren kokapena bilatu, mugak zehaztu eta lurmuturrak kokatu.
    • 4. Saioa: Euskal Herriko probintziak eta hiriburuak aurkitu eta identifikatu. Ondoren, bakoitzak eskola kokatzen den herriari buruz Google Earthen zer ateratzen den behatu (argazkiak, bideoak, eraikinak…) eta guztien artean komentatu zer falta den.
    • 5. Saioa: Bakoitzak bere kamara hartuta herrian bertan argazkiak atera, bideoak grabatu eta informazioa bildu.
    • 6. Saioa: Ateratako argazki eta bideoak Google Earthera igo.
    • 7. Saioa: Aurkezpen baten bidez ikasitakoa azaldu, egindakoa erakutsi eta iritzia eman.


  • Baliabideak
    • Google Earth
    • Ordenagailua
    • Argazki kamara
    • Arbela digitala
    • Kanoia

Jarduera sekuentzia eta azalpena
1. Saioa: Hasieran, gaiarekiko kopapena egingo da, horretarako, ikasleen aurreiritziak eta irakasleak emandako informazioaren arteko kontrastea egingo da.
Galdera ezberdinak planteatuko dira:
  • Nola du izena zure herriak?
  • Zer aurkitu dezakezu herri batean?
  • Non dago zure herria, munduan? Europan? Euskal Herrian?
  • Zer dakizu Eukal Herriari buruz? zein hizkutzatan hitz egiten da?zein txanpon erabiltzen da erosketak egiteko?
  • Ba al dakizue Euskal Herria nola osatzen den? 

Ondoren gela antolatuko da ikasleak hirunaka jarriz. Gero, talde bakoitzari ordenagailu bat emango zaio internetera sartzeko eta Google Earth-en aplikazioa jaisteko. Google Earth jaisteko, google-eko bilatzailean “descargar Google Earth” idatzi eta lehenengo orrian sartu behar dira. Web orrian daudela “aceptar y descargar” eman eta bakarrik jaitsiko da. Gero, pantailaren beheko aldean azalduko da aplikazioa. Aplikazioan sartu, “ejecutar” eman eta listo.
2. Saioa: hasteko, talde bakoitzak bere ordenagailua piztu eta Google Earth aplikazioan sartuko dira. Google Earth munduko edozein leku ikusteko balio duela azalduko da. Bertan, irudiak, mapak, erliebeak eta eraikinak ikusteko aukera dago. Gainera, mugak hori koloreko marra batekin zehaztuta daude eta itsas azpira zein espaziora joan gaitezke. Ezkerreko aldean bilatzailea dagoela azaldu eta zenbait lekuen izenak bilatzeko eskatuko zaie, ikasleek aplikazio honen erabilera ikusteko.
3. Saioa: taldeka ordenagailuak hartu eta Google Earth aplikazioan sartuko dira. Bilatzailean Euskal Herria bilatzeko eskatuko zaie. Azaltzen denean, ikusiko dute nola kolore ezberdinez mugak kokatuta dauden. Itsasertzean daudela, lurmuturrak ikusteko eskatuko zaie.
4. Saioa:
  • Hiruko taldetan jarrita ordenagailua piztuko dugu eta Google Earth aplikazioan sartuko gara.
  • Orri zuri bat emango diogu talde bakoitzari eta egin behar dutena azalduko diegu.
  • Lehenengo, Euskal Herria munduan non kokatzen den ikusiko dugu guztiok batera, eta behin bertara gerturatuta probintzien eta hiriburuen izenak identifikatuko dituzte talde txikitan.
  • Aurkitzen joan hala orri zurian idazten joango dira, ondoren irakasleari emateko eta ebaluatu ahal izateko, 15 minutu inguru pasa direnean jasoko dira orri guztiak.
  • Ondoren, eskola kokatzen den herriari buruzko informazioa jasotzeko Google Earth-ekin ahal den neurrian herri horretara gerturatuko gara eta bertan aurki ditzakegun argazkiak, bideoak, informazioa.. begiratuko ditugu.
  • Herrian bertan dauden gauza garrantzitsu guztiak ez direnez agertuko, talde txikitan faltan bota dituzten argazkiak, bideoak, informazioak.. zeintzuk izan diren hitz egingo dute, ondoren, guztiokin konpartitzeko. Talde bakoitzak herriko eraikin, lorategi, plaza edo kale garrantzitsu edo esanguratsu bat aukeratuko du.
  • Irakasleak aukeratutako eraikin, lorategi, plaza edo kaleak bisitatzeko egokiak eta ezagunak direla ziurtatuko du eta hurrengo saioan bakoitzak argazki kamara ekarri beharko dutela adieraziko die bertara argazkiak ateratzera joateko (guztiek ez badute binaka edo hirunaka ere egin dezakete lana)
5. Saioa:
  • Kalera atera aurretik arau minimoak azalduko dizkiegu, jendea errespetatzea, semaforoak errespetatzea..
  • Lana egiteko 30-45 minutuko tartea hartuko dugula adierazi, denbora hori pasatzerako guztiek gelan egon behar dute berriz ere.
  • Argazki kamerak hartuko ditugu eta eskolatik guztiok batera aterako gara.
  • Ondoren, bakoitza bere tokira joango da eta argazkiak aterako ditugu (bakarrik utzi beharrean guztiak batera joan daitezke eta toki bakoitzean tokatzen den ikasleek bakarrik atera argazkiak).
  • Irakasleak ezarrita denbora pasatakoan eskolara bueltatu beharko dute.
  • Geratzen den denboran argazkiak ordenagailura deskargatuko dituzte eta interneten horri buruzko informazioa jasoko dute, 3-4 lerro nahikoa.
6. Saioa:
  • Ordenagailuak piztuko ditugu eta bakoitzak ateratako argazkiak irakasleari erakutsiko dizkie.
  • Ateratako argazkietatik pare bat aukeratuko ditugu gure lana burutzeko.
  • Internetetik jasotako informazioa txukundu eta antolatu egingo dugu.
  • Irakasleak informazioa zuzena dela frogatu.
  • Frogatu ondoren, Google Earth-era sartu eta bertan argazkiak eta informazioa zintzilikatu. Garrantzitsua da plaza, lorategia, kalea edo eraikina kokatzen den leku berberean kokatzea gure lana.
  • Lana zintzilikatu ondoren irakasleari erakutsi nola geratu den eta nola aurkeztuko duten pentsatzen hasi.
7. Saioa:
  • Ikasle bakoitzak bere lana aurkeztuko du gainontzekoen aurrean (taldeka egin badute lana taldeka eta bakarrik egin badute bakarrik). Horretarako kainoia eta arbela digitala erabiliko ditugu. Ikasleak ordenagailuaren bitartez Google Earthen sartuko dira eta arbelarekin konektatuko dute guztiek ikus dezaten.
  • Ematen duten azalpenaren barruan, guztiei erakutsi beharko die beraiek egindako lana non kokatzen den eta nolakoa den.

  • Ebaluazio irizpideak
    • Arlorekiko
      • Euskal Herriko geografiaren probintzia, hiriburu eta herrialde garrantzitsuenak identifikatzea eta kokatzea, haien arteko erlazioaz eta desberdintasunen eta zenbait ezaugarrien arteko harremanaz jabetzea.
        • Ea badakien probintziak zeintzuk diren. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa- Beherea eta Zuberoa.
        • Ea badakien probintzia bakoitzaren hiriburua zein den. Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Baiona, Donibane-Garazi eta Maule-Lextarre.
        • Ea Herrialde garrantzitsuenak ezagutzen dituen. Tolosaldea, Alaya, Lea-Artibai otabar.
        • Ea erlazioaz eta desberdintasunaz ohartzen den.
      • Euskal Herriko mugak eta lurmuturrak ezagutzea eta bereiztea, hauek mapan okupatzen duten tokia ezagutuz.
        • Ea badakien Euskal Herriko mugak zeintzuk diren, hauek mapan kokatuz.
        • Ea Euskal Herriko lurmuturrak ezagutzen eta bereizten dituen.
      • Norberaren Herrialdeari buruzko ezaugarriaz jabetzea, honi buruzko ezagutzak handituz.
        • Ea badakien bere herrialdea non kokatzen den Euskal Herrian.
        • Ea Bere herrialdeari buruzko argazkiak, bideoak eta informazioa bildu duen.
      • Taldean zein banaka aritzea lanean. Lana egiterako orduan ondo konpontzea, besteen iritziak errespetatuz, gauzak adostuz eta bere lanaren ardura hartuz.
        • Ea besteen iritziak errespetatu dituen.
        • Ea gauzak bakarrik egiteko gaitasuna duen.
        • Ea bere lanaren ardura hartu duen.
      • Landutako gaiari buruzko lan bat aurkeztea euskarri digitalean; klasean landutako informazioa jasotzea eta planteatutako ariketari buruzko iritzia ematea.
        • Ea aurkezpenean Google-Earthen erabilpena egokia den.
        • Ea klasean landutako terminoak menperatzen dituen.
        • Ea lanari buruzko iritzia ondo azaltzen duen, honi buruzko alde positiboak eta negatiboak adieraziz.
    • IKT-ekiko
      • Google-Earthen erabilerarako beharrezkoak diren ezagutzak ikasi, aplikazioaren oinarrizko baliabideak menperatuz.
        • Ea badakien Google-Earth deskargatzen.
        • Ea ikasi duen Euskal Herria Google-Earthen nola bilatzen den.
        • Ea badakien Euskal Herriaren probintziak eta euren hiriburuak Google-Earthekin ikusi.
        • Ea argazkiak eta bideoak nola ikusten eta txertatzen diren ikasi duen.
      • Teknologiaren erabilpena ikasi: argazki kamara, bideo kamara eta ordenagailuaren funtzionamenduaz eta erabilgarritasunaz jabetuz.
        • Argazki kamara, bideo kamara eta ordenagailuaren funtzionamendua ikasi eta menperatzen du.
        • Teknologiaren erabilgarritasunaz ohartu da.