2014/10/08

Google Earth

Zer da Google Earth?


Google Earther-ek munduko edozein lekuetara bidaiatzeko aukera ematen dizu. Mundu bola birtual baten eskutik, irudi digital, mapa ezberdinak, erliebeak eta 3D-ko eraikinak ikusi ahalko dituzu beste aukeren artean. Eskaintzen dituen eduki geografiko zehatzei esker, munduaren ikuspegi errealago baten pertzepzioa eskuratuko duzu. Dena zure esku dago.

Google Earth-eko azkeneko bertsioa 2005-ekoa da. Egun, Windows, Mac eta Linux PC-entzako eskuragai daude. Era berean, plugin bezalako web nabegadoretik ikusteko aukera ematen du. 2013-rako Google Earth kartografia ikuskatzeko programa ezagunena bilakatu zen mila milioiko deskargak gaindituz. Google Earth-ek 3D-etako datu geoespazialak soportatzen ditu Keyhole Markup Language o kml artxiboen bitartez. Kode QR bat irakurriz Android eta iOS zerbitzarien bitartez mugikorretan deskargatzeko aukera ematen du. 

Hori koloreko marrek, mugak zehazten dituzte. Bilaketa sistemaren bidez kokapen bat aukeratu eta pixkanaka gerturatuko zara. Bertan Street View-ren bidez ikuskapen errealagoa lortuko duzu eta argazkiak ere ikus ditzakezu. Bestetik, denbora atzera botatzeko aukera daukazu, kokapen ezberdinen hedapena eta hazkuntza ikusteko.

Itsas azpira sar zaitez, eta bisita eta deskubritu ezazu ozeano azpian dagoena. Ezagutu ozeano barrunbea. Itsas behaketen bidez, informazio asko eskuratu daiteke. Aldaketa klimatikoaren eraginaz jabetu eta desagertzeko zorian dauden espezieak 

Baina zerua preziatzeko aukera ere eskaintzen du. Eta eguzki sisteman barneratuz izarrak eta galaxia ezberdinak apreziatuko dituzu. Eta ez hori bakarrik, Apoloko astronauten narrazioekin batera, euren ilargiko lurreratze guneak ikuskatu ahalko dituzu. Planeta gorriarekin ahaztu gabe. Bertan NASA-k hartutako azken irudiak aztertu ahalko dituzu. Google Earth ezagutzera eta disfrutatzera gonbidatzen zaitugu.



Hona hemen gure tutoriala:  https://www.youtube.com/watch?v=KHBbzgMdTrk

2014/09/24

PLE (Personal Learning Environment).

Personal Learning Environment, euskaraz, Ikasteko Ingurune Pertsonala, zer den aztertu dugu gaur ikasgelan. Lehenengo bideo bat ikusi dugu, bertan zer den, zertarako erabiltzen den, nola erabiltzen den... zehazten zuen. Gero, adibide ezberdinak ikusi ditugu guk ondoren gure PLEa egiteko.
PLEak ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa hartzen laguntzen dieten sistemak dira. Sistema hauek ikasleei ikas-helburuak zehaztu, ikaskuntza kudeatu, edukien eta prozesuen kontrola hartaraziz, eta ikas-prozesuan zehar beste pertsonekin komunikatzen laguntzen diete, horrela, nahi dituzten helburuak lortzen lagunduz.
Hona hemen gure PLEak:

 Nerearen Ple-a:

Folksonomia

Kasu honetan, folksonomia etiketatze sistemari buruz ere hitz egin dugu Honi buruz ari garenean, etiketatze kolaboratibo edo sozialei buruz ari gara, alegia, etiketa hauek informazioa konpartitzeko, ezberdinen artean osatzeko aukera ematen du. Adibidez, Delicious edo Flickr.

Beste etiketatze sistemekin alderatzen dena kategorizazio edo jerarkia bat ez dela ematen, hau da, gai  guztiek garrantzi bera dute.

Jarraian argazki bat uzten dizuegu ideia hobeto uler dezazuen.



Web 2.0

Ikasgelan web 2.0ren definizioa bilatzen jardun gara eta ondorengo bideoa aurkitu  dugu, ustez 1.0 webarekin duen ezberdintasuna ondo azaltzen duena eta erabailtzailearen rola azpimarratuko duena.


Bideo hau ikusi ondoren ondorioztatu dezakegu, web1.0 eta web 2.0n ezberdintasunak oso handiak direla. Aurrenekoaren kasuan, informazioa era pasibo batean jasotzeari dagokio eta 2.0n, ordea, informazioa partekatzeko, eraldatzeko, kudeatzeko... aukera planteatzen da. Hortaz, erabiltzaileak rola aldatzen du batetik bestera, bere parte hartzea areagotuz.

2014/09/23

Teknologiaren gorakada 2013

Jarraian duzuen bideo hau ikasgelan ikusitakoa da, bertan, teknologiarekin zerikusia duten 2013ko hainbat datu erakusten dizkigu. Interesgarriak iruditu zaizkigu datuak, harrigarria baita teknologiak gure gizartean duen indarra abiadura azkarrean handitzen ari dela ikustea.
 

Gure esperientzia kontatzen eta teknografia

Lehen Hezkuntzan, orokorrean, ez dugu esperientzia haundirik izan teknologiarekin. Kasu batzuetan, informatika gelara joaten baziren ere, orokorrean, teknologiarekin ez genuen kontaktu haundirik izaten. Gela atzekaldean edukitzen genuen ordenagailu bat, internetik gabe, eta banaka erabiltzen genuen, ordenagailuan zegoen Word programa kontrolatzen eta bertan idazten ikasteko. Aldi berean, CD-etan etortzen ziren jokoak erabiltzen genituen (cityrally, ingleseko ariketak egiteko...) baita noizbehinka etxeko lanen bat ere (ordenagailua zutenek bertan egin zezaketen). Hala ere, erabilera oso urria zen, gaur egun erabiltzen dutenarekin alderatuta.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, berriz, gure esperientzia bestelakoa da. Interneta erabiltzen hasi ginen pixkanaka pixkanaka, guretzat berriak ziren programak "kuxkuxeatzen" uzten ziguten eta zerbait ulertzen ez bagenuen esplikatu egiten ziguten. Bertan, excell, PowerPoint... eta beste hainbat programa ezagutzen hasi ginen. Gainera, irakasleek ere noizbehinka bideoak erakusten zizkiguten kañoiaren laguntzaz, nahiz eta batzuetan gu izan kañoia martxan jartzen zutenak.
Amaitzeko, esan beharra dago, natibo digitalak garela gauza batzuetarako, azken batean teknologiaz inguratutako toki batean jaio ginelako, baina aldi berean, esan beharra daukagu tartean harrapatu gaituela teknologiaren aurrerapen honek, azkeneko hamarkadan zabaldu baita teknologia hau salto haundiak emanez.

Hemen doa gure bizitzan zear eduki dugun teknologiaren bilakaera:
Gure teknografia

2014/09/22

Lankidetza ikaskuntza

Lankidetza ikaskuntza prozesu bat da non helburu berdinarekin lan taldean, hau da, pertsona baten baino gehiagoren gaitasunen koordinazioarekin eratzen eta barneratzen ditugun ezagutza batzuk. Pertsona bakoitzak funtzio eta rol ezberdinak hartzen dituzte talde barruan bakoitzaren gaitasunen onurak batuz.

Ikt-ak eskaintzen dizkiguten baliabideak erabiliz. Informazioa google edo beste erabiltzaile batzuen bitartez aurkitu dezakegu eta antolatu eta konpartitu laino ezberdinen bitartez, adibidez, dropbox, wetransfer…

Azken batean, esan dezakegu, aurretik esandako plataforma guztiek lagundu gaitzaketela lankidetzan ikasten (internet, ordenagailua, mugikorra, blogak, pendrive, word excell, egutegi partekatuak, sare sozialak, entziklopediak, tableta…).

2014/09/17

Zer dira IKT-ak eta zertarako balio dute eskola inguruan?


IKT-ak informazioa bilatu, aztertu, eraldatu eta komunikatzeko teknologia tresnak zein baliabideak dira. Eremu zabala hartzen dute, hau da, ez da ordenagailuetara bakarrik mugatzen, askok uste bezala. IKT-ak gure inguruko aparatuak, programak... dira, gure egunerokotasunean ikusi ditzakegun gauzak, hain zuzen ere. Horregatik, oso garrantzitsua da gaur egungo haurrek IKT-ak ondo menperatzea, hauen bidez ikertzeko, motibatzeko, gauzak berriak ikasteko, arazoak konpontzeko, pentsamendu kritikoa garatzeko eta kudeaketa lanak egiteko, etorkinari begira gauzak gero eta gehiago aldatzen direlako.


Adibideen bitartez umeek errazago barneratzen dituzte informazioak, eta adibide horiek oso baliagarriak izan daitezeke interneteko orriale ezberdinetako arriskuak eta onurak erakusteko. Horretarako, irakasle direnak eta izango garenok prestatuta egon behar dugu etorriko zaizkigun zailtasunei aurre egiteko. Oraingoz nahiko prestatuta gaudela iruditzen zaigu, gu ere teknologiaren "aldekoak" garelako, baina aldaketa asko gertatzen dira denboa gutxian eta horrek aurrerago hain prestatuta ez egotea bultza lezake.

Gaur egungo gizartea, teknologiaren menpe dagoela uste dugu. Gure egunerokotasunean beharrezkotzat hartzen dugu zenbait kasutan eta hori arazo bat bihurtu daiteke urte gutxi barru. Azken batean, teknologien menpe bizitzen ohitu garelako eta orain zaila egiten zaigulako teknologia hori gabe bizitzea, adibidez: mugikorra edo ordenagailu eramangarria kentzen badigute. Aldi berean, esan beharra daukagu teknologiaren menpe jaio garela, eta bai menpe esaten dugu, azken batean ez delako gure aukera izan.

2014/09/15

Ikanos

Ikanos Eusko Jaurlaritzaren proiektu bat da 2013ko otsailean abiatu zena, eta informazioaren eta jakintzaren gizartea bultzatzen du. Ekonomiaren garapen eta lehiakortasun saila da buru eta ekintzailearen, berrikuntzaren eta informazio gizartearen zuzendaritzaren esku utzi da, gaitasun digitalak zer diren eta nola eskura daitezkeen ezagutarazteko, partekatzeko eta zeregin horretan laguntzeko.

Proiektu hau, euskal gizartearentzat eta bertako erakundeentzat, bereziki enpresentzat bideratuta dago eta Europako Agenda Digitalean definitutako jarraibide estrategikoekin bat dator.

Lan planari dagokionez, lau eremu bereizi ditzakegu: eSkills (ikerkuntza eta ezagutza), Learning (gaitasunak eskuratzea), License (akreditazioa eta egiaztapena), Spread (hedapena gizartean).

IKANOS proiektua eratu zenean, gaitasun digitalei balioa emateko eta gaitasun digitalak garatzeko ekarpen interesgarriak egin ditzaketen interes-talde guztien lankidetza eta parte-hartzea sustatzeko ikuspegi zabala izan nahi zen. Interes-taldeen barruan hauexek aurkitzen ditugu: adituak, erakundeak, agenteak eta eragile garrantzitsuak. Eta elementu fokalak, berriz, hauek dira: ikuspegi zabala, eraketa modu kolektiboan, inplikazioa eta parte-hartzea eta “win-win” (irabazi-irabazi) ikuspegia. Tresnei dagokionez, lankidetzakoak, argitaratzekoak, kudeaketakoak eta autoebaluazioa aurkitu ditzakegu.

Proiektu honen arrakastaren zutabeetako bat da diziplina anitzeko sare bat sortzea, eredugarria izan behar dena, eta gaitasun digitalen arloan dihardutenek osatzen dutena. Sare horretan puntako ezagutza, ikuspegiak nahiz esperientziak partekatu eta trukatu ahal dira era parte hartzaile, kolaboratzaile eta ireki batean.

2014/09/10

Gizartearen ezaugarriak eta erronka berriak (konpetentzia digitala)


Azkeneko urteotan gauzak asko aldatu dira teknologiari dagokionez. Aldaketa hauek gure gizartean teknologia egunerokotasunean erabiltzea suposatzen du, eta horretarako, erronka berriei aurre egin behar zaie. Gaur egun, multialfabetizazioa oso garrantzitsua bihurtu da zenbait autorerentzat, bertatik ikasten dugulako informazioa modu ezberdinetan lortzen eta komunikatzeko bide berriak aurkitzen.

Multialfabetizazioaren zati bat irakasleen eta ikasleen esku dago. Azken 10 urteetan jaio diren ikasleak natibo digitalak direla esan dezakegu eta gainontzekoak, orokorrean etorkin digitalak. Natibo digitalak teknologia digitalaz inguratuta jaio direnak dira eta etorkinak berriz, teknologia digital berri hauetara ohitu behar izan direnak. Etorkinak direnak bi jarrera hartu ditzakete: teknofilia (teknologia ezinbestekotzat dutenak) eta teknofobia (teknologiari beldurra diotenak).

Irakaslearen lana, beraz, teknologia digitalari begira ikasleak baino pausu bat aurrerago joatea izango litzateke, horrela, funtzionamendu, arrisku eta beste hainbat gauzaz abisatzeko.

Multialfabetizazioa

Konpetentzia digitala, 3 ikuspuntuetatik ikasi dezakegu: autoreak, eskola eta gizartea. Kasu honetan, autoreetan zentratuko gara, Manuel Arean, zehazki. Honen ustez, konpetentzia digitala garatzeko multialfabetizazioa oso garrantzitsua da. Multialfabetizazioaren barruan, 3 alfabetizazio mota daude: audiobisuala, digitala eta informazionala.

Alfabetizazio audiobisuala entzuten eta ikusten dugunetik ikastea da, eta bertatik kritikoki jasotzen ditugun mezuak analizatzea.

Alfabetizazio digitala, berriz, software eta hardware-a erabiltzen ikastean datza.

Alfabetizazio informazionalean, izenak dioen bezala, informazioa bilatzen, kudeatzen, analizatzen, berrerabiltzen... ikasi behar da.

Beraz, esan dezakegu, multialfabetizazioa 3 alfabetizazio motak biltzen dituen multzoa dela, konpetentzia digitala lortzeko beharrezkoak diren ikasketen multzoa, hain zuzen ere.

Behar formatiboak

Konturatu gara gure ezagutzak ikasleen aldekoak direla eta ez irakasleen aldekoak, hau da, ez dakigula besteei azaltzen. Irakasgai hau bukatzerakoan besteei gure ezagutzak transmititzeko gai izatea espero dugu, baita gure ezagutzak hobetzea. Umeak gero eta ezagutza digital zabalagoarekin etortzen dira ikastolara eta horrek irakaslearen ezagutzak ere handiagoak izatea inplikatzen du, horretarako, prestakuntza ezberdinak lortu beharko ditugu.

Zer formakuntza teknologikoa behar dugu IKTn?

Formakuntza teknologikoari buruz hitz egin dugu gaurko saioan eta honi buruzko aurreideiak idatzi eta eztabaidatu ditugu guztion artean. Orokorrean, ideia berdinak genituen talde guztietan eta ideia hauek 3 talde ezberdinetan banatu ditugu: software, interneta eta hardware.

Software-ren barruan, programa espezifikoak erabiltzen jakitea garrantzitsua dela uste dugu (Word, Excell, PowerPoint, MovieMaker, Winzip…) baita hauek instalatzea ere. Aldi berean, mekanografia edo idazteko trebetasuna izatea baliagarria izan daiteke.

Internetari dagokionez, maila ezberdinetako gauzak jakin behar dira. Alde batetik, lainoak (dropbox, onedrive, wetransfer…) erabiltzen ikasi behar dugu, gure lan eta informazioak elkarbanatzeko. Bestetik, korreoa erabiltzea eta dituen baliabideak ezagutzea komeni da, bai ikasle eta bai irakasleen artean lanak bidaltzeko. Informazioa kudeatzeko, bilatzeko, moldatzeko eta konpartitzeko erabili dezakegu interneta, baina aldi berean, arriskuak ere badituela jakin behar dugu, baita umeei adierazi ere.

Hardware-ri begiratuta, oinarrizko gauzak ezagutzea beharrezkoa da (ordenagailua eta arbela elektronikoa piztu eta itzaltzea, erabiltzen diren kableak ezagutzea, kainoia konektatzen jakitea…).

Taldea ezagutzen


Kaixo, gu Bea, Leire, Nerea eta Uxue gara. Donostian ikasten dugu eta Lehen Hezkuntzako 2. mailan gaude. 32.2. gelan gaude eta G.O.3. azpitaldekoak gara. Udara polit bat pasa ondoren, berriro ere lanean hasi gara. Kasu honetan, blog bat egiten saiatuko gara aurretik dakiguna eta ikasiko duguna txertatuz. Espero dugu bloga zuen gustokoa izatea, iradokizunik baduzue idatzi lasai.