Formakuntza teknologikoari buruz hitz egin dugu gaurko saioan eta honi buruzko aurreideiak idatzi eta eztabaidatu ditugu guztion artean. Orokorrean, ideia berdinak genituen talde guztietan eta ideia hauek 3 talde ezberdinetan banatu ditugu: software, interneta eta hardware.
Software-ren barruan, programa espezifikoak erabiltzen jakitea garrantzitsua dela uste dugu (Word, Excell, PowerPoint, MovieMaker, Winzip…) baita hauek instalatzea ere. Aldi berean, mekanografia edo idazteko trebetasuna izatea baliagarria izan daiteke.
Internetari dagokionez, maila ezberdinetako gauzak jakin behar dira. Alde batetik, lainoak (dropbox, onedrive, wetransfer…) erabiltzen ikasi behar dugu, gure lan eta informazioak elkarbanatzeko. Bestetik, korreoa erabiltzea eta dituen baliabideak ezagutzea komeni da, bai ikasle eta bai irakasleen artean lanak bidaltzeko. Informazioa kudeatzeko, bilatzeko, moldatzeko eta konpartitzeko erabili dezakegu interneta, baina aldi berean, arriskuak ere badituela jakin behar dugu, baita umeei adierazi ere.
Hardware-ri begiratuta, oinarrizko gauzak ezagutzea beharrezkoa da (ordenagailua eta arbela elektronikoa piztu eta itzaltzea, erabiltzen diren kableak ezagutzea, kainoia konektatzen jakitea…).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina