Ikanos Eusko Jaurlaritzaren proiektu bat da 2013ko otsailean abiatu zena, eta informazioaren eta jakintzaren gizartea bultzatzen du. Ekonomiaren garapen eta lehiakortasun saila da buru eta ekintzailearen, berrikuntzaren eta informazio gizartearen zuzendaritzaren esku utzi da, gaitasun digitalak zer diren eta nola eskura daitezkeen ezagutarazteko, partekatzeko eta zeregin horretan laguntzeko.
Proiektu hau, euskal gizartearentzat eta bertako erakundeentzat, bereziki enpresentzat bideratuta dago eta Europako Agenda Digitalean definitutako jarraibide estrategikoekin bat dator.
Lan planari dagokionez, lau eremu bereizi ditzakegu: eSkills (ikerkuntza eta ezagutza), Learning (gaitasunak eskuratzea), License (akreditazioa eta egiaztapena), Spread (hedapena gizartean).
IKANOS proiektua eratu zenean, gaitasun digitalei balioa emateko eta gaitasun digitalak garatzeko ekarpen interesgarriak egin ditzaketen interes-talde guztien lankidetza eta parte-hartzea sustatzeko ikuspegi zabala izan nahi zen. Interes-taldeen barruan hauexek aurkitzen ditugu: adituak, erakundeak, agenteak eta eragile garrantzitsuak. Eta elementu fokalak, berriz, hauek dira: ikuspegi zabala, eraketa modu kolektiboan, inplikazioa eta parte-hartzea eta “win-win” (irabazi-irabazi) ikuspegia. Tresnei dagokionez, lankidetzakoak, argitaratzekoak, kudeaketakoak eta autoebaluazioa aurkitu ditzakegu.
Proiektu honen arrakastaren zutabeetako bat da diziplina anitzeko sare bat sortzea, eredugarria izan behar dena, eta gaitasun digitalen arloan dihardutenek osatzen dutena. Sare horretan puntako ezagutza, ikuspegiak nahiz esperientziak partekatu eta trukatu ahal dira era parte hartzaile, kolaboratzaile eta ireki batean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina