2014/09/17

Zer dira IKT-ak eta zertarako balio dute eskola inguruan?


IKT-ak informazioa bilatu, aztertu, eraldatu eta komunikatzeko teknologia tresnak zein baliabideak dira. Eremu zabala hartzen dute, hau da, ez da ordenagailuetara bakarrik mugatzen, askok uste bezala. IKT-ak gure inguruko aparatuak, programak... dira, gure egunerokotasunean ikusi ditzakegun gauzak, hain zuzen ere. Horregatik, oso garrantzitsua da gaur egungo haurrek IKT-ak ondo menperatzea, hauen bidez ikertzeko, motibatzeko, gauzak berriak ikasteko, arazoak konpontzeko, pentsamendu kritikoa garatzeko eta kudeaketa lanak egiteko, etorkinari begira gauzak gero eta gehiago aldatzen direlako.


Adibideen bitartez umeek errazago barneratzen dituzte informazioak, eta adibide horiek oso baliagarriak izan daitezeke interneteko orriale ezberdinetako arriskuak eta onurak erakusteko. Horretarako, irakasle direnak eta izango garenok prestatuta egon behar dugu etorriko zaizkigun zailtasunei aurre egiteko. Oraingoz nahiko prestatuta gaudela iruditzen zaigu, gu ere teknologiaren "aldekoak" garelako, baina aldaketa asko gertatzen dira denboa gutxian eta horrek aurrerago hain prestatuta ez egotea bultza lezake.

Gaur egungo gizartea, teknologiaren menpe dagoela uste dugu. Gure egunerokotasunean beharrezkotzat hartzen dugu zenbait kasutan eta hori arazo bat bihurtu daiteke urte gutxi barru. Azken batean, teknologien menpe bizitzen ohitu garelako eta orain zaila egiten zaigulako teknologia hori gabe bizitzea, adibidez: mugikorra edo ordenagailu eramangarria kentzen badigute. Aldi berean, esan beharra daukagu teknologiaren menpe jaio garela, eta bai menpe esaten dugu, azken batean ez delako gure aukera izan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina